Errepidez, Donostiatik zein Gasteiztik bertaratu daiteke Madril eta Irun lotzen dituen N-I errepidean barrena. Bilbotik, berriz, AP-8 autopista Bergara arte, ondoren GI-632 errepidea Beasain arte, bertan, N-I errepidean sartu eta GI-2637 errepidearen bitartez, eta Iruñatik Irurtzun-Ataun (Lizarraustiko portutik), Altsasu-Idiazabal (Etxegarateko portutik) edo Altsasu-Zegama (Otzaurteko portutik) zeharkatuz.
Distantziak ondorengoak dira: Donostia 53 Km, Gazteiz 73 km eta Bilbo 96 km ingurura daude. Inguruko herri nagusienak berriz, Beasain-Ordizia 7-8 km tara daude.
Trenez, Beasainen dago Renfeko geltokirik hurbilena. Tlf. Beasain 943 88 08 53. www.renfe.com
Hegazkinez, 100 kilometrotako radioan hiru aireportu daude: Donostia, Gasteiz eta Bilbokoa.
Itsas portuak bi dira : Pasaiakoa eta Bilbokoa.
Autobusez, Segurako linea GO01 https://web.bilmanbus.es/lurraldebus/
Taxiak, Beasaingo Tren Geltokian Tlf. 943 88 03 67 eta Seguran Tlf. 943 80 02 33 – 608 397 909.
Non aparkatu, estekan edo pdf-an ikus dezakezun planoan agertzen da autobus eta kotxeek jarraitu behar duten ibilbidea Seguran bisitariak deskargatzeko eta aparkatzeko. Aparkaleku irisgarria, sakatu atxikitako dokumentuan