Ibilbideak

Segurako inguruak ezagutzeko aukera eskaintzen digute ibilbide hauek. Natura eta kultura uztartzen dituen zirkuitu interesgarriak dira, errazak dira, eta familian edo bakarka egiteko.

Segura bizi iturri naturala

Ibilbide natural-kulturala da. Segura herria inguratzen duen paisaia zoragarriaz gozatzeaz gain, urak inguru horretan zuen eta gaur egun oraindik duen garrantzia azpimarratzen da, errotak, ur jauziak,... 5,50 Km dituen ibiladi bat da, seinalizatuta eta 13 geldialdi desberdinak ditu, panel informatiboekin. Ibilaldi zirkularra da eta 2 ordu inguruko denbora beharrezkoa da osorik burutzeko. Planoa

 

Hariz-hari sorgindu hadi!

Ibilbide hau fisikoa izateaz gain, sinbolikoa eta aldarrikapenezkoa da. Pausoz pauso, Segurako herriaren historian garrantzitsuak izan diren emakumeen bizipenak berreskuratu dira. Izan ere, emakumeen historian bada zer berreskuratu eta aitortzeko premia. Oharkabean pasa zaizkigu emakume hauetariko asko eta asko, egunerokoan, lan-isilez, Segura posible egin duten ezinbesteko emakumeak dira. Ibilbideko puntu bakoitzean, emakumeentzako garrantzitsuak ziren eta diren gaiak landu dira. Segurako emakume talde baten ekimenez egindako ibilbide honek, beste emakume batzuk egindako lana aitortzen du, emakumeak elkar babestu eta elkarrekin ahalduntzeko helburuarekin. wwww.hariz-hari.com

Gaztaren ibilbidea

Mendi Ibilbide zirkular bat Gipuzkoa barnealdea ezagutzeko. Goierri, Urola Garaia eta Deba Garaia bailarak gurutzatzen ditu.

Idiazabal Gaztaren Ibilbidea edo GR-283, 6 etapaz osatzen da.9,777 metroko desnibel metatua du, desnibel positiboa 4,920 metro da eta negatiboa 4,857, eta guztira 95,7 kilometroko luzera du. Etapa bakoitza egun batean egiteko pentsa dago. Webgunea

 

Donejakue bidea

Donejakue bidea barnealdetik Segurako hiribildua igarotzen du. Tolosan atera eta Zegamara iristen den 3A etapari buruzko xehetasun guztiak ezagutzea nahi baduzu, pasa Ardixarra etxetik edo bisitatu Donejakue bidearen webgunea.

 

 

Segurako mendi ibilbideak

Seguran zehar seinalizatu gabeko beste ibilaldiak aurkituko dituzu Wikiloc sare sozialean Ardixarra Etxeak duen profilean.