Bisitatu ezazu sarituenetako gaztandegi bat!
Ardi latxa ezagutzen? Zer da Idiazabal J.I.? Gazta nola egiten den ba al dqakizu? Era nola ketzen den? Dastatu nahi?
Galdera guzti hauek, baita beste zenbait ere, gazta gehien dakienk erantzungio dizkizu, gaztagileak, Ondarreko artzainak.
Bisita honetan, beste zenbait sektoretan lan egin ondoren familiako negozioaren erreleboa hartu duen Eneko Goiburu artzai gazteak, Ondarre gaztandegian latxa ardiak non gordetzen dituzten erakutsiko digu, eta horiek nola zaintzen dituzten, nola elikatzen diren, erditzeak, mozketa... hori guztia modu guztiz tradizionalean eginda.
Gainera, ukuiluaren ondoan larreak ikusteko aukera izango dugu, Aizkorri mendilerroaren ikuspegi ikusgarriekin.
Bisitaldi honetan, gaztandegiko instalazioak ere ezagutuko ditugu non hainbat hamarkada daramatzaten gaztandegiko Idiazabal gazta egiten. Amaitzeko, egiten dituzten gazta-moten dastaketa egingo da.
Bisita motak
1. Bisita express: 35 minutu
Gaztandegia + museoa / Dastaketa (Gazta)
2. Ondarre Bisita: 90 minutu
Ukuilua, gaztandegia, museoa, ketokia, gazta ontzeko kamara / Dastaketa (Gazta, ogia eta sagardoa)
3. Dastatze bisita: 120 minutu
Dasketa prozesuaren azalpena. Gazta dastaketa ofizial batek zertan datza azalduko da. / Dastaketa (3 Gazta)
Informazioa: 943 801 664 edo 689 192 508 Kontaktua: Eneko