Ongietorri Segurara!




Don Garci edo Ardixarra etxean, Segurako, Goierriko eta Aizkorpe bailarako turismo informazio zabala jasotzeaz gain, bisitariak ezagutu dezake etxean kokatzen den Erdi Aroko Interpretazio Zentroa. Bertako erakusketaren eta ikus-entzunezko proiekzioen bitartez Erdi Aroko Euskal Herrira bidaiatuko duzu.

Eraikuntza Euskal Herriko hirigune historikoetan barne, erdi mailako hiri-arkitekturaren adibide bakarrenetako bat da, eta XVI. mendeko betiko etxebizitza-lantegia irudikatzen du. Txunditu zaitez egurrez sortutako arkitekturarekin. Ez dago parekorik Gipuzkoa osoan!

Don Garci izena XVII. mende hasieran bertan bizi izan zen Garcia Jauregi apaiz onuratuarengatik datorkio izena. Ardixarra berriz, antzinako maizter baten ezizenetik datorkio.

Etxea Alberto Santanak ikertu zuen eta berari esker kokatzen dugu kaleko etxe honen kronologia Aro Modernoan hasieran eta Erdi aroaren bukaeran.

Ordutegia

  Behe denboraldia
• Larunbata: 10:30 – 14:00 / 16:30 – 19:30
• Igandea eta jai egunak: 10:30 – 14:00
 

Goi denboraldia (Aste Santua, Uztaila, Abuztua)
Egunero: 11:30-13:30 / 16:30-19:30

Pazko astea. Egunero: 10:30 – 14:00

Taldeentzat aurrez hitzordua hartuta : astearte, asteazken eta ostegun goizez. Asteazken arratsaldez.

Zubiak eta egutegia kontsultatu hemen hemen: Kontxultatu eguneko ordutegia «hemen»

Oporrak: abenduaren 21etik urtarrilaren 19ra

Kokapena

Kale Nagusia, 12 behea
20214 SEGURA
Tlfno: 943 80 17 49 / 661 83 94 13
turismoa@segura.eus

Zerbitzuak

- Bisita gidatuak eta eskolentzako eskaintza pedagogikoa. 
- Informazio turistikoa

- Bertako produktuen salmenta:  inguruko oroigarriak eskuratzeko aukera ere eskaintzen zaie, hala nola boligrafoak, postalak, katiluak, jokoak, Segurako tarta, eztia, Ondarre gaztandegiko gazta,...
- Herriko argitalpenen salmenta Segurako historia, arkitektura, mendi ibilbideei buruzko informazioa jasotzen duten liburu, mapak...

-Erakusketa eta hitzaldi aretoa. Ardixarra etxea espazio irekia da edonork bere ekintzak eskaintzeko: hitzaldiak, erakusketak, tailerrak, ...

Informazioa: kultura@segura.eus

 

 

3D bisita birtuala

Agenda

Instagram