Orientazio jokoak

Orientazio-jokoa.png

Orientazio Jokoa

Orientazioaren mundua ezagutu eta probatu nahi duzu? zatoz Segura eta orientazio ibilbide finko baten bidez< herria ezagutuko duzu. Zailtasun ezberdinarekin eta edonork egiteko pentsatuta daude. Deskargatu zure plano edo Ardixarra Etxean lortu ezazu paperez. 

Ibilbideak kolore ezberdinez daude identifikaturik:

– Ibilbide errazena horia da eta 10 puntuz osaturik dago. Etxeko txikientzat dago pentsatuta. 7-8 urteetatik aurrera umeek orientazioaz gozatu ahal izango dute eremu itxi eta errazean gurasoen begiradapean eta beraien parte hartzea ahalbidetuz. Ordu erdiko iraupena du gutxi gora behera. Mapa jetsi.

– Ibilbide ertaina kolore laranjakoa da eta 13 puntuz osaturik dago. Ordubeteko iraupena du gutxi gora behera. Mapa jetsi.

– Ibilbide luzeena eta zailena gorria da eta 16 puntuz osaturik dago. Ordu eta erdiko iraupena dauka. Mapa jetsi.