Kokapena

Segura Goierriko eskualdean kokatzen da eta Segurarekin muga egiten duten herriak hauek dira: iparraldera Mutiloa, hegoaldera Zegama, ekialdera Idiazabal eta mendebaldera Zerain. Denak batera Aizkorpe bailara osatzen dute.

Herriak 9,5km2ko azalera dauka eta itsasoaren mailatik 240 metrotara kokatua dago.

Inguruko mendien artean Aizkorri (1528m) eta Txindoki (1346m) dira aipagarrienak. Herrian bertan berriz, Santa Barbara (724m) eta Maudinamendi (786m) aurkitzen dira, besteak beste.

Euskal Herriko hiribururik garrantzitsuenak gertu ditugu: Donosti 53 km, Gasteiz 73 km, Iruña 76 km, Bilbo 96 km, Baiona 105 km.