Inguruko herriak

Idiazabal

Idiazabalen artzaingintzak garrantzi ekonomiko eta sozial handia izan du historian zehar. Gaztaren Interpretazio eta dastatze zentroa bertan aurkitzen da: zentro honetan, gaztaren ekoizpenari buruzko gauzak ikasteaz gain, gazta dastatu ahal izango dugu.

Idiazabalen, zenbait mende dituzten jauregiak aipagarriak dira, baita indianoek XX. mende hasieran eraikitako palazioak ere, Txomenaneko parke botanikoa Altolagirre familiak landatutako hainbat kontinentetako 36 zuhaitz mota ezberdinez horniturik, eta XVII. eta XVIII. mendeetako jauntxoen etxeak. Horiez gain, erdigunean dagoen San Migel elizako portada, Euskadin dagoen portada erromaniko-gotikorik onenetarikoa dugu. 

www.idiazabalturismo.com

Mutiloa

Herria txikia baina balio asko dituena eta bertako naturak, paisaiak nortasun handia ematen dio herriari. Herriguneak, nekazal tradiziozko herri txikiek eduki ohi duten egitura du; bertan San Migel eliza nabarmentzen da. Herri honetako ingurune ederrenetariko bat Liernia auzoa da; izen bereko baseliza dago bertan, eta Amabirjinari kandelak eskaintzen zaizkio umeen osasuna eta emakumeen emankortasuna zaintzeko, aintzinako usadioa jarraituz. Auzo honetatik, Aizkorriko mendilerroaren bista ederrak daude.

Aipatzeko modukoa da Zeraingo Aizpeako meategietatik, Ormaiztegiko tren geltokiraino dagoen eta 4,5 km. luzera duen Bide Berdea, aintzinan, meategiko trenak egiten zuen ibilbidea zena.

www.mutiloa.eus

Zegama

Aizkorri mendiaren magalean dago estrategikoki kokatua eta antzinatik Aizkorri-Aratz Parke Naturalerako sarrera nagusietako bat izan da. Egun, bertan, parke naturaleko interpretazio zentroetako bat aurkitzen da, Aizkorriko Ataria IZ hain zuzen ere.

Anduetza baserriko interpretazio zentro honetan, Zegama herriak Aizkorri-Aratz Parke Naturalarekin antzina antzinatik izan duen harremana aztertzen, sakontzen eta interpretatzen da, bisitariari kulturak eta naturak bat egiten duten ingurune idiliko hau ezagutzeko parada emanaz.

www.zegamaturismoa.net

Zerain

Zeraindarrak Segurako hiritar izan ziren 1615a urtea arte. Orduan, 31.364 errealen truke, herri izaera lortu zuten.

Herriak nekazal ingurunean ibilaldi paregabeak egiteko aukera ezin hobea eskaintzen du. Herrian bertan, Jauregi etxea, herriko eliza, Museo Etnografikoa, XVIII. mendeko kartzela eta bolatokia ditugu ikusgai. Herritik 5 minutura, Larraondoko zerrategi hidraulikoa eta Aizpeako Burdinaren mendia kokatzen dira; meatze gune honetan, XI. mendetik XX. mende erdialdera arte minerala ustiatu zen. Guzti horren erakusgarri bezala, landa eremu eder batean kokaturik dagoen meategiaren instalazioak bisita daitezke.

www.zerain.eus