Segura ezagutu jokoa

SEGURA EZAGUTZEN  joko moduan egiteko bisita autonomoa da eta familientzako bideratutako produktua da. Haurrek eta haien familiek Segura modu didaktiko eta dibertigarrian batean ezagutzeko eta gozatzeko diseinatuta dago. Marigorri pertsonaiak planteatzen duen erronka bete behar da, pisten bidez galderei erantzunez, hirigune historikoa bisitatzen den bitartean.

Ordu beteko plana da eta 3€ balio ditu. Liburuxkarekin batera arkatz bat jasoko duzute, eta erronka betetzen baduzute umeak Ardixarra etxean oparitxo bat jasoko du. Anima zaitez, Ardixarrako gidariak laguntzeko prest egongo dira!