Segura, (C. 1575 – Zaragoza, 1644)
Gaur egun Obispoenea izena duen Apaolaza baserrian jaioa. San Victorian de Asango (Huesca) abadea izan zen, eta Barbastroko apezpikua 1622an, Albarracingoa 1625ean eta Teruelgoa 1633an. 1635ean Zaragozako artzapezpiku izendatu zuten. Hil arteko kargua izan zuen hori, eta Seoko katedralean lurperatu zuten, Ama Birjina Zuriaren kaperan. Urbano VIII.aren aitorle ere izan zen. Haren ohorez Zaragozako hiriak Arzobispo Apaolaza izena jarri zion bere kaleetako bati; hiriburuko 50009 barrutiko bati.