(Segura, 1942.10.31 - Segura, 1991.12.05)

Alkate 1975etik 1984ra eta, ondoren, 1987tik 1991ra. Gizon arduratsua eta dinamikoa. Bere agintaritzan proiektu asko gauzatzen ahalegindu zen, besteren artean, udal igerilekuak egin ziren 1977ko martxoan, udaletxe zaharra Lardizabal jauregira aldatu zen urte bereko abuztuan, eta 1983ko apirilean inauguratu zuten ofizialki;  Zaharren egoitza berritu zen, Garaikoetxea lehendakariaren etorrera baliatuz, 1980ko ekainean; frontoi estalia eraiki zen (proiektua 1981eko abenduan onartu zuten); osasun-etxe berria ezarri zuten udaletxe zaharrean, eta Alustiza kiroldegia egin zen (proiektua 1990eko otsailean onartu zuten).

Ahalegin apartekoa egin zuen baserritarren baldintzak hobetzeko, batez ere argindarra eta telefonoa izan zitzaten, eta baserrietarako bideak ere berritu zituen 1982an eta 1983an egindako obrekin.

Euskal kulturaren maitale izaki, berak bultzatuta antolatu zen Seguran Euskal Herriko Dantza Solteko Txapelketa, eta bertan lehiatzen da 1977ko ekainean lehenengo aldiz egin zenetik3. Udalak, bere ohorez, Gillermo Areizaga Sari Berezia ematen dio sailkapen onena lortzen duen bikote berriari.