(Segura, 1800.02.13)
Euskaltzale eta euskararen eta euskal antropologiaren zabaltzailea. Luis Luziano Bonaparte printzeak gonbidatuta, Euskal Herrian, Frantzian eta Ingalaterran barrena bidaiatu zuen. Euskal filologiako ikerketa lanetan lagundu zion printzeari, baita J.A. Uriartek1 egindako Vulgatatik (latinezko Biblia) San Mateoren Ebanjelioa gipuzkerarako itzulpena zuzentzen ere.
Descripción de algunos bailes históricos peculiares de Guipúzcoa con reglas instructivas, para ejecutarlos debidamente (1848), eta Descripción de las diversiones públicas de la provincia de Guipúzcoa y en particular de sus bailes (1858)2 ere idatzi zituen.