“Herriko Semetzat hartua” (Terán, 1838.08.06 – Valladolid, 1919.12.17)

Teologian doktore, Salamancako Unibertsitatean. Seguran egin zituen gramatikako lehen ikasketak Latinitate Katedran1, ondoren apaiz ordenatu2, eta irakasle izan zen Santanderren eta Oviedon. 1882an Apezpikutzako idazkari kargua hartu zuen. 1886an Mondoñedoko apezpiku3 izendatu zuten, eta Kuban Santiagoko artzapezpikutzara iritsi zen, 1889an. Madril-Alcalako elizbarrutira aldatu zuten apezpiku gisa, 1891n, eta 1902an Valladolid-eko Artzapezpiku egin zuten.

Latinitate Katedran ikasketak egin zituela-eta Segurari eskerrak emate aldera 1892ko uztailaren 24an bertako eliz parrokia konsagratu zuen4; egun horretan bertan, Udalak, bere aldetik, ezohiko batzarra egin zuen Manuel Kerexeta alkatea buru zela, eta Herriko Semetzat5 hartu zuten. 1902an Valladolideko artzapezpiku izendatu zuten. San Pio X.ak kardinaletzarako sustatu zuen, 1911n. Historiako eta Arte Ederretako akademietako akademiko karguak ere bete zituen.