(Segura, C. 1500)
Batxilerra. Isabel erreginak, Karlos V.a enperadorearen emazteak, bere predikatzailetzat hautatu zuen. 1539an, Karlos Flandesera bidean zela eta Gipuzkoatik igaro zelarik, enperadoreari harrera egiteko Probintziak aukeratutako 12 diputatuetako bat izan zen. Enperadoreari hitzaldia egin zion, eta, justiziaren bi makilak eta San Adriango urrezko bi giltzak eskaini zizkion; enperadoreak, ordea, ez zituen onartu: “Makilak eta giltzak leku oso onean baitaude” .
Sancti Spiritus ospitaleko priore izan zen, San Adrianen3. 1550ean, Julio III.a Aita Santuak santutasun-bulda bat eman zion.