(Segura, c. 1600)
Idazlea. 1625 aldean Espinosa de los Monterosen bizi zen (Burgos)1. Leinuko familiako semea zen: aita Antonio, Santiagoren Ordenako zalduna, Escalante, Treceño, Valdaliga eta Ceballosko jauna zen; ama Maria Abendaño, Elgoibarko Olaso Etxekoa zen, eta gero idazleak berak heredatu zuen.
1627an Escalanteko konde titulua jaso zuen, eta 1628an Gebarako kondearena; gainera, Alcantarako Ordenako zalduna izan zen, Rucandioko markesa, Treceñoko bizkondea eta Ceballosko jauna.
Literatur obren artean, nabarmenak ditu bertso batzuk Epitafio al Conde de Villamediana (1622) lanean; Filomena espiritual del glorioso Padre San Buenaventura: canta las horas del Sol Christo quando passa los doze signos de su nacimiento, vida, passion y muerte; eta nobela sorta bat, Intercadencias de la calentura de amor (1685), bere literatur testamentutzat eta biografiatzat hartua izan dena. Bertan aipatzen du Seguran jaio zela