(Segura, 18361 – Madril, 1895.05.17)
Politikaria. Diputatu eta senataria Tolosako barrutitik1. 1869an Hitzarmen parrokialak zirela-eta Batzar Nagusiei desobeditu zieten alkateak berriz jartzeko eztabaidan aritu zen Kongresuan 1871ean. 1872ko altxamendu karlistan parte hartu zuen, eta hainbat egitekoren burua izan zen atzerrian. Diputatu karlista Tolosatik 1872 eta 1891n. Alkate aukeratu zuten 1875ean.
Hil eta handik bi egunera, Udalak aktan jaso nahi izan zuen bere jaioterrian eragin zuen atsekabea. Apuntes sobre la historia de la Revolución en Guipúzcoa (1872) idatzi zuen.