Seguratik Zegamarako bidean aurkitzen da. Ikerlari askoren ustetan, Ermita hau Segurako lehenengo parrokia izana da, eta bere jatorria 1236 urte inguruan datza. Bertan, auzotarrentzat Kofradi bat egon zen, 1374 urtean eraikia. Juan II.ak bertako estatutuak baieztatu zituen 1422an.
Ermita barrena handia du. Lurra adreilu gorriz estalia dago. Aurrean hiru aldare eta erretaula ditu. Atzeko aldean berriz, zurezko koru handia.
Erdiko aldareak, XV-XVI. mendekoa dirudi. Zurezko tabla margotuak ditu alboetan eta goi aldean. Erdian San Andresen irudi egurrezkoa ikus daiteke.
Ezkerraldeko aldarean, Gurutze Prozesionala aurkitzen da. Ondoan, San Bizente gotzainaren irudia dago. Eskuineko aldarean, Santa Luziaren irudia.
Ermita honen jaia, azaroaren 30ean ospatzen da. Santa Zezilia Egunean, aste eguna bada hurrengo igandean Herri Meza egiten da. Ondoko etxekoek, serora lanak egiten dituzte eta herritarrei hamaiketakoa prestatzen die egun horretan