MONUMENTU HISTORIKO - ARTISTIKOA
XVI – EUSKAL GOTIKOA

Katedral itxurako Euskal Gotikoaren eredutzat hartu daitekeen Eliza paregabea da. Bere ezaugarrien artean ondorengoak aurkitzen dira: saloi oinplanoa, altura berdineko hiru nabe, gurutzeria konplexuko gangak, kolomak (basa atikoak, fuste zilindrikoak eta kapitel dorikoak) eta ostikoen sendoera.

Errestaburu, Armendia eta Juan de Lizarazu maisuak izan ziren bertako obra garrantzitsuena gauzatu zutenak.

Erretaula: : XVIII. Barroko – Rococoa. Monumentu Historiko Artistikoa.

Ama Jasokundeari eskainia dago hamabi apostoluak inguruan dituelarik. “Martin Lardizabal eta Elortza” segurarraren eskuzabaltasunari esker eraiki zen. Bere tituluen artean, Madrileko alkatea eta Maiestatearen Kontseiluko kidea Indietako Goi Kontseiluan daude.

Traza “Miguel de Irazusta” alkizarrak egin zuen. Hil ondoren bere ikasle zen “Diego Martinez de Arce”k jarraitu zuen. 42 irudiz osaturiko eskultura-multzoa berriz, “Luis Salvador Carmona” garaiko eskultorerik onenak gauzatu zuen eta amaitzeko “Manuel de Alquizalete”k urreztatu zuen 1749. urtean amaituz.