XVII. mende bukaera

Jauregi barrokoen adibide oso ona garaian “el palazio que dizen encantado” bezala ezagutu zena. Francisco Lardizabalek eraiki zuen XVII. mendearen bukaeran, burdinolen negozioarekin dirua egin zuenak. 1977an jabeek emango dute Udaletxe berria bezala presta zezaten, moldaketak egin zirelarik eraikuntzan eta lorategian, 1983. urtean inauguratuz.

Aurrealde nagusiak euskal lurraldearen eraikuntza nobleen betiko era egokia aurkezten du hiru ardatzetan oinarrituta (sarrerako baoa, omenaldi balkoia eta armarri zizelkatua). Baoak oso xume apainduta daude kuxin-antzeko harlanduz eta itxura desberdineko burdin sarez. Goikaldean familiko armarri izugarri bat kokatzen da beste elementu askorengatik lagunduta (lehoiak, puttiak, tenenteak, etab.). Azkenik teilatu-hegalak amaiera aberatsa aurkezten du, oinarrizko motiboak landareak direlarik.

Lardizabal familia oso ospetsua izan zen eta herriaren alde dohaintzak egin zituen. Beraien artean, Martin Lardizabal eta Elortza, Madrilgo Alkatea eta Maiestatearen Kontseiluko Kidea Indietako Goi Kontseiluan izan zen beste titulu batzuen artean.