Herri bukaeran, Zegamara bidean kokatua dago Ermita hau. Harlandu bikainez eraikia dago eta teilatu azpia zurezkoa du. Erromesen zerbitzurako eraikia dago. 1589 urte ingurukoa da. XVIII. Mendean eraberritua izan zen. Teilatu gainean angeluzuzeneko dorrea dauka, erdian kanpaia duelarik. Dorreko horma gainean idatzirik du 1722 urtea.
Barnean hiru aldare-leku ditu. Erdikoan erretaula barrokoa dago. Oso kargatua eta ongi kontserbatua. Bertan, Loiolako Inazio Donea, Xabierko Frantzisko Donea eta Borromeoko Karlos Donea daude. Gailurrean, margo beltzezko aingeruak ageri dira. Erdian aldiz, San Sebastianen irudia. Alboetan, San Roke txikia dago, XVIII. Mendekoa. Eskubi aldean, San Sebastianen beste irudi bat dago, aldarekoa baino zaharragoa.
Ermita honen jaia, urtarrilaren 20an ospatzen da. Aste eguna bada hurrengo igandean Herri Meza egiten da. Ondoko etxekoek serora lanak egiten dituzte eta herritarrentzat hamaiketakoa prestatzen dute