Ermita hau Unamendi mendiaren magalean dago, 623 metrotara. Herrian Santa Barbara mendia bezala ezagunagoa da. 
XIX. mende erdi arte, gurtze zerbitzuez arduratzen zen serora bat bere senarrarekin batera bizi ziren ondoko txabola batean.
XVIII. mendean berritu zen, egun duen itxura emanez. Kortaberri auzokok zaintzen dute.
Ermita honen jaia, Igokunde egunean ospatzen da. Meza garaian lursailen bedeinkapena egiten du apaizak, eta ondoren, hamaiketakoa Kortaberri auzokoek prestatzen dute.
Duela urte batzuetatik, Abenduaren 31n, familiek bertan hamaiketakoa egin eta kantuz eguna hasteko ohitura dute.