(Segura, c. 1590 – Zaragoza, 1647)
Doktore; apezpikutzarako hautatua. Erret Maiestatearen ohorezko kapilau kargua hartu zuen1. Zaragozako Hirutasun Santuko Kolegioan dago hobiratuta. 1647ko testamentuan eta kodiziloan2 limosna oparoak utzi zituen herriko Magdalena eta San Juan ospitaleetarako, eta Bergarako Jesuiten Ikastetxerako, beti ere, bere herrian misio lanak egin zitzaten enkarguarekin. San Pedro eta San Andres3 izeneko kapilautza sortu zuen, eta Obra On bat Segurako pobreei laguntzeko4; Santa Maria parrokiarako Jesus haurtxoaren irudi bat eman zuen eta urrezko bi kutxa, Sardiniako errege-erreginaordeenak izanak, hainbat erlikia zituztela: San Aurelio, Santa Antista, San Leontzio eta San Saturnino martirienak; eta Sorkundetarren komenturako Ama Birjinaren jantzi bat, urrezkoa, estofatu zuria eta gainjantzi urdinekoa. Gure kaleetako batek bere izena dauka, haren oroimenez.