XVI mende bukaera. Gotikoa.
Gipuzkoako lurraldearen Berant Erdi Aroko hiri-jauregien adibide onenetariko bat da, nahiz eta kontserbazio egoera oso larrian egon. Nikolas Gebarak, Errege Katolikoen etxezainak eraiki zuen XV. mendearen bukaeran. XVIII eta XIX. mendeetan ostatu moduan erabilia izan zen "Jostuntxiki" izenarekin.
Aurrealde nagusia kalitate handiko harlanduz eginik dago. Sarrera erdi-puntuko arkua da, dobela handiekin eta oso fin landutako zutabe eta kapitelak euskarri dituelarik. Arkuaren gainean Errege Katolikoen armarria erakusten du albo banatan Gebara eta Larristegitarren armak dituelarik.
Lehenengo solairuan arku trilobulatudun leiho bikiak kontserbatzen ditu. Erlaitzak hasierako bostetatik hiru gargola mantentzen ditu (Gabriel arkanjelua albo banatan bi otso dituelarik), bi muturretan kokatzen ziren dorreak galduz.