XVII. mende hasiera - Barrokoa

Horma bitarteko hiri-jauregi barrokoen adibide oso ona da,  hasierako elementu gehienak kontserbatzen dituelarik. 1615 aldera eraikita izan zen “Martin Garcia de Jauregi” jesuita indianoaren oinordekoengatik.

Aurrealdea hareharrizko harlanduz egina dago, bere ertzak kuxinduraz bukatuak daudelarik. Solairu desberdinek konposaketa simetrikoa dute, goikaldean 1653an eginiko armarri handi bat duelarik. Bao guztiak oso fin landuak daude eta motibo desberdinez apainduak (orejetak, etab.).

Beheko solairuan eraikuntza garaikoak diren erlijiozko inskripzio desberdinak aurkezten ditu.