XVIII. mende erdialdea
Portale xume hau goiko kantoiaren ekialdean kokatzen da. Portale honetatik Nafarroako bidaiari eta merkatariak sartzen ziren, hori dela eta antzinean Nafarroako Portalea bezala ezagutzen zen. Gaur egungo izena aldameneko Osina edo Osinaga etxetik datorkio, dirudienez lehen dorretxea zen eraikuntza.
Portale zaharra gaur egun arku beheratu xume bat da, hasieran zituen elementurik gabe (teilazko estalkia, etab.). Urteetan zehar berrikuntzak jasan ditu, azkenekoa 1753an guztiz botata eta berriro ere eraikita izan zenean material berdinak aprobetxatuz.
Hortik gertu iturrietako soberako ura aprobetxatuz garbitegi txiki bat sortu zen, gaur egun osoa desagertu dena.