Seguratik Mutilora doan bidetik bertaratu daiteke. 1943. Urte arte parrokia izan zen. Martinez de Isastiren 1563ko dokumentu batek dio: “Parroquia con sacramento, pila y vicario”.
Ermitak aurrea irekia du; zurezko lau zutabeen gainean hiru aldeko teilatua dauka. Estilo erromanikoko aurrealdea du (XII. edo XIII. mendekoa dirudi). Sarrerako ezpadaina-atea arku-puntukoa da. Teilatuan angeluzuzen formako dorrea dauka, erdiko zuloan kanpaia duelarik. Barnean, aldare nagusian, Santa Engraziren irudia ohoretu eta gurtzen da.
Ermita honen jaia, apirilaren 16an ospatzen da (edo hurrengo igandean), eta, bertan, hazi bedeinkatzea eta meza izaten da.
Ondoko baserrikoek, serora lanak egiten dituzte eta herritarrei hamaiketakoa prestatzen die egun honetan.
Ostiral Santuko Gurutz Bidea bertan hastean da.